Aurten ere Zallako Udalak aurki jarriko du abian SPEE-Toki Korporazioak beste enplegu programa bat. Programa horren bidez, 10 pertsona kontratatuko dira:
- Ekonomia Zientzietan edo horren baliokidean lizentziaduna: bat
- Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Kazetaritzan lizentziaduna: bat
- Lehen mailako ofizial igeltseroa: bat
- Elektronikari edo elektrikaria: bat
- Lehen mailako hiru ofizial administrariak: hiru
- Historian, Filologian edo horren baliokidean lizentziaduna; bat
- Aisialdirako hezitzailea: bat
- Peoi igeltseroa bat
Kontratu horiek lanaldi partzialekoak izango dira eta 6 hilabeteko iraupena izango dute. Kontratuak uztailaren 1etik aurrera gauzatuko direla aurreikusita dago.
Kontratuak egin ahal izateko, enplegu-eskaintzak Estatuko Enplegu-zerbitzu Publikoan aurkeztuko dira.
· segurtasuna · © grupo abendi ·