Gazteria :: Gazte Plana

 
 ZALLAKO I GAZTE PLANA
 


 
Zallako Udala, gazteen egoeraz arduratuta, Zallako I Gazte Plana dena jarri du martxan. Euskadiko II. Gazte Planari lotuta, ekimen honen asmoa sektore honen beharrizanak, ardurak, aukerak eta kexak lantzea da eta, ahal den neurrian, konpontzen saiatzea. Programa hau burutzeko gazteen ekarpenak kontuan hartu dira, baita udal elkarteena zein gazteekin zerikusia daukaten gizarte agente guztiena ere. Horrela, egiazko diagnosia eginda, lan-lerro egokiak ezarri ahalko dira.
Zallako Gazte Plana
 

Plan honetan honako arlo hauek lantzen dira : “Etxebizitza”, “Osasuna eta Gizarte Ekintza”, “Lana eta Laneratzea”, “Irakaskuntza eta Lanerako Prestakuntza” eta “Kultura eta Gazteentzako Aisialdia”. Inplikatutako sektore guztiekin batera diagnosi zehatz bat eginda, beti ere, aztergai askoren zehar-gaiak ahaztu gabe eta Zallako gazteen errealitatea hobeto ulertu dugu horrela.


 
Zallako Udaleko Gazte Arloa arduratzen da Zallako I. Gazte Plana martxan jartzeaz eta oso argi dauka egunerokotasunaren arlo askotan udalerri hau Enkarterriko gazte askoren erreferentzia eta topaleku dela. Hori oso kontuan edukiko da zenbait arlotan bereziki lan-lerroak ezartzeko, kasurako, “Osasuna eta Gizarte Ekintza” eta “Kultura eta Gazte Aisialdia”. Hala ere, prozesu hori ezinezkoa izango litzateke inplikatutako sektore guztien laguntza gabe: gazteak, gurasoak, elkarteak, ikastetxeak, erakundeak... Horiek horrela, Zallako I. Gazte Plana burutzen laguntzeko eskatzen dizuegu, denon artean hobeto garatuko baitugu. Horretarako, lan-egutegi bat egingo da eta gazteen errealitatean inplikatutako gizarte agente guztiei helaraziko zaie. Zallako I. Gazte Plana Zallako Udaleko Hezkuntza eta Gazte Arloa
 
Deskarga ezazu Zallako Gazte Plana