Ezagutu Zalla :: Historia

 
Bere historia osatua egiteke badago ere; Iturriza, Labayru eta beste autoreen erreferentziei esker gaingiroki zirriborratu daiteke. Alfonso III.-ren Kronikan Enkartazioetako birpopulatzea iradokitzen da VIII. mendearen inguruan Alfonso I. Katolikoaren, errege asturiarraren, erregealdian; delako kronikak aipatzen dituen birpopulatutako toki garrantzitsuenak Karrantza eta Sopuerta dira. IX. mendean birpopulazioak Zallan eta Gueñesen eragina izan zuen, Rubio Jauna kondearen kondairaren arabera, Salzedo Haranera bizitzera joan zena. Kondairaren handitasuna alde batera utzita, aztarna hau populazioa handitzearen seinalea da, eta baita Salcedo familiaren babesean jaurerri bat sortzea ere. Mementu hartan espazioa eta populazioa harreman zehatzetan antolatu behar izan zen.
 

XII. mendera arte itxaron behar da Zalla banakako erakunde bezala aurkitzeko dokumentuetan. Iturrizak, Coscojales jarraituz, XII. mendean Zallako San Migel Eliza ereiki zela baieztatzen du. Behe Erdi Aroan bandoen gudaren indarkeria pairatu zuen; borroka honetan, Erdi Aroko udazkeneko krisialdi ekonomiko eta sozialaren ondorioa, interes ekonomikoengatik aurkako bando desberdinen taldeak neurtu ziren, Zalla bataila gune gogokoenetakoa izanik. Halako gehiegikeriak errauzteko disziplinako neurri bezala, 1394ko Enkartazioetako Foruak erredaktatu ziren, non arau-hausleak oso gogorki zigortzen baitziren. Gatazka 1480an amaitu zen, Errege Katolikoek giza desegonkortasunarekin bukatzea erabakitzen dutenean Chinchilla-ko Hitzarmenaren bidez. Aro Modernoan udalerriko erakundeen funtzionamendua antzematen da. Auzi zibil eta kriminalak lehen-lehenik ezagutzen zituen alkate arrunta zegoen. Titulo hau erregeak ematen zion bere jabeari erosketaren bidez. Sindiko prokuradore orokorra ere bazegoen, udalerri gaineko erakundeetan udalbatzaren ordezkaria. Udaletxearen bilerak zuzentzen zituen eta udaleko kontabilitatea eramateko arduraduna zen. Azkenik, hainbat erregidore egongo ziren, ordena publikoa mantendu eta legeak betearazteko arduradunak: udaltzaigoaren antzekoak ziren.

San Pedro Ad Vincula (s.XII).
San Pedro Ad Vincula (s.XII).
 
1630 eta 1640 bitartean Bizkaiko Jaurerriarekin batu zen, Enkartazioetako beste udalbatzen hamarkada berean. 1740an batura uzten du Bizkaiko Gobernuarekin desadostasunak zituela eta, baina 1800. urtean berriro berean sartzeko behartuta ikusten da.
 
Zalla Udalbatza Kadagua edo Salcedón ibaiak zeharkatzen du. Bertan hainbat presa eta ur-jauzi egoteak eta kontserbatzeak Zallako antzinean izandako industria garrantzitsuenaren seinale ematen digute: ohiturazko industria siderurgikoa, oletan pertsonifikatua; eta irinaren industria, ur-gurpileko errotetan pertsonifikatua. Ondare horretako hobeto kontserbatu diren aztarnak Bolunburuko Olen aurriak dira. Bertan oraindik ubide zaharra zena ikus daiteke, ibaieko ura olara eramaten zuena ur-gurpila mugiarazteko, mailua edo hauspoak martxan jarriko zituena.
 
Bizkaiko beste tokietan bezala, artoa oinarrizkoa izango zen nekazaritzarentzat, eta era berean nabarmena izango zen abelzaintzaren pisua eta baso hustiaketarena egur-ikatza ekoizteko. Balmaseda-ren hurbiltasunarengatik, merkataritza, neurri batean, nabarmendu omen zen.
 
Aro Garaikidean ohiturazko industria krisialdian sartu zen eta beherapen nabarmena pairatu zuen. Olek ezin izan zioten aurre egin Bilbon eta ezkerraldean sortzen ari zen XIX. mendeko industri birmoldaketaren erasoari. Errotek apur bat gehiago iraundu zuten, XIX. mendearen bukaera eta XX.eko hasiera arte hain zuzen ere. Kontrapisu moduan, udalbatza industrializatu egin zen neurri batean garaiko industriei esker, esate baterako Papelera del Cadagua, Sociedad Eléctrica Urrutia, Fábrica de Papel de Fumar eta gaur egungo Pealsa.
NO DISPONIBLE
San Pedro Ad Vincula (s.XII).
 
Monumentoen ikuspegitik, nabarmenki bereizten dira bere hiru parroki elizak: San Migel-ekoa XII. mendean fundatua eta 1738an berrereikia; Visitación de la Herrera Eliza 1520an inauguratu zen, baina gaur egungo egoitza 1826an datatua den berrerikina da; Santiago de Otxarango Eliza San Migel-eko jatorritik 1524an banandu zen, baina gaur egungoa XVIII. mendearen bukaerako berreraikitze bat da.
 
 Herriko pertsona ospetsuak:
 
Hauek izan ziren: Sancho Galíndez de Terreros, landa maisua izan zena
Errege Katolikoen garaian, eta bere semeak Antonio eta Sancho lanbide
bera zutenak; José de Yermo, Ávila-ko Apezpikua 1718an eta Santiago-ko
Artzapezpikua 1736an; Luis de Salcedo y Azcona, Sevilla-ko
Artzapezpikua 1740an; José de Urrutia y de las Casas, militarra Carlos
IV-aren zerbitzupean, zeinen Goyak erretratu bikaina margotu baitzuen;
José de Umaran, eta Manuel de Taramona y Sainz, La Herrera auzoko
egilea, bere laguntzari esker gaur egungo La Herrera Hilerria eta bere
izena daramaten eskolak ereiki ziren.
 
 Armarria
 
 

Zallako egungo ARMARRIA zatitua da: Bi begitako zubia ur uhinen gainean, eta bere gainean San Migel Goiaingerua ezpatarekin eskubiko eskuan eta juztiziaren balantza ezkerrekoan herensugea hiltzeko keinuan. Kadagua ibaiaren irudia da eta zehaztu ezin dugun zubi emblematikoren bat (Zalla-ko Zubiz?), eta San Migel Goiaingeruaren izenpekoa. Beste aldean urrez terrasatutako zuhaitz bat dauka ezkurrekin eta enborrean igarotzen ari den otsoa.

Zalla-ren erredola
Zallaren erredola