Kultura :: Liburutegia

 
 Bilduma
 


Liburutegian gaur egun
15.000 ale baino gehiago daude. Sarrera librea
da eta Euskadiko irakurketa sare publikoan sartuta dago. Bertako
katalogoa internet bidez kontsulta daiteke helbide honetan:
www.euskadi.net/katalogobateratua


 
 Zerbitzuak
 
Liburutegiak bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola:

 Egunero 5 egunkari erosten ditu.

 Hainbat gaitako 45 aldizkaritan izena emanda dago.

 8 ordenagailu ditu interneterako konexioarekin.

 Erreprografia zerbitzua.

 2 ordenagailu Euskadiko liburutegi publikoetako katalogoa sarean on-line kontsultatzeko.

 Liburutegien arteko maileguak egiteko aukera.

 Multimedia bilduma: DVD formatuko entziklopediak, Planeta entziklopedia sarean, etab.

 Argitaletxeetako nobedadeak: merkaturatutako azken liburuak.

 WIFIa.

 Ikasteko areto independentea.

 Informazio bibliografikoa, etab.


Zerbitzu hauek eskuratzeko, Udal Liburutegien sareko irakurle-txartela behar da. Txartel bakar honekin sareko liburutegi guztietatik egin daitezke maileguak.


Liburutegiko txartela eskatzeko inprimakia Liburutegian bertan edo internet bidez lor daiteke, aurrez aipaturiko helbidean (behera kargatu, bete eta ekarri zure liburutegira).


Zure maileguak ikusi nahi badituzu, maileguak berritu nahi badituzu edo zure liburutegiari iradokizunak egin nahi badizkiozu, katalogoan identifikatu behar zara ohiko txartela edo Izenpe edo Ona txartela erabilita.


Liburutegian emango dizute pasahitza.

 
 Jarduerak
 
Urtean
zehar hainbat jarduera egiten d
ugu, haur eta
gazteak irakurtzera animatzeko. Zenbaitetan Udaleko beste sail
batzuekin lankidetzan egiten dira jarduera horiek, hala nola, Gazteen
Informazio Bulegoarekin, Emakumeen Arloarekin… Liburutegian bertan
ematen da jarduera horien berri beti eta batzuetan web orri honetan
ere bai. Ipuin-kontaketak ohikoak dira, baina bestelakorik ere egiten
da: irakurketa txapelketak, haurrentzako tailerrak, idazleen
hitzaldiak, etab.