Ikasturte honetan Tokiko Eskola Agenda 21ean askoz ere parte hartzaile gehiago egon dira; Mimetiz HI eta Zalla DBHko ikasleez gain, Maristas San Miguel ikastetxeko ikasleek ere esku hartu dute.
Ikasleek, ikasturte osoan zehar, ikastetxearen eta berorren ingurune hurbilaren diagnostikoa eta ekintza-plana eratuko dute, hondakinak gaitzat harturik.
Tokiko Eskola Agenda 21en prozesuaren helburuak
Ikastetxe eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura sortzea.
Ikastetxean eta udalerrian garapen iraunkorrean oinarriturik bizi izateko erabakiak hartzea.
Hezkuntza-komunitateko agente guztien arteko koordinazio-tresnak sendotzea.
Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean txertatzea.
Ikastetxe eta inguruneko gizarte eta ingurumen arloko gaiak aztertu, identifikatu eta alternatibak proposatzea, foroetan aurkeztea eta ingurunearen erabilera iraunkorrerako prozesuak abiaraztea.
Ikastetxearen eta berorren ingurunearen ingurumen-kalitatean eragina duten gaietan, ikasleek parte hartu, lan egin eta erabakiak hartzeko ohitura hartzea.
Hezkuntzako zentroa jardunbide arduratsuaren eredugarria izatea ingurumenarekiko.
Curriculuma egokitzea, garapen iraunkorraren eskakizunei erantzuteko.
· segurtasuna · © grupo abendi ·