Berriak :: Berriak ikusi :: Liburujatun

Liburujatun

 
LIBURUJATUN
III. irakurketa-lehiaketa
Zallako Liburutegia / Gazte Zentroa / Euskara Zerbitzua

Zallako Udal Liburutegiak, Gazte Zentroak eta Euskara Zerbitzuak irakurketa lehiaketa bat proposatzen dizuete; gozamena eta sariak ziurtatuta dituzue.

PARTE HARTZEKO

Lehiaketan parte hartzeko, guk esandako liburuak irakurri behar dituzue (2 gaztelaniaz, 2 euskaraz eta, nahi izanez gero, 1 ingelesez); ondoren liburu horiei buruzko galderak egingo dizkizuegu (5 galdera liburuko) eta zuek erantzun egin beharko dituzue. Galderak otsailaren 15an argitaratuko ditugu eta Liburutegian, Gazte Zentroan eta helbide honetan lor ditzakezue: www.zalla.org.

Parte hartzeko 2 maila izango dira; lehiaketa urte osoan zabalik egongo da. A mailan 10 urtetik 12 urtera arteko haurrek hartuko dute parte eta B mailan 13 urtetik 16ra artekoek.

Izena emateko, Zallako Liburutegira joan behar duzue, eta izena eman ondoren lehiaketako libururen bat hartu.

Liburuak zuen esku egongo dira liburutegian, eta azaroaren 26a baino lehen irakurri beharko dituzue, egun hori izango baita galderen erantzunak aurkezteko azkenekoa. Erantzun horiek Zallako Liburutegira eraman ditzakezue, baita Gazte Zentrora ere edo nahiago izanez gero, helbide honetara igorri ditzakezue: liburutegia@zalla.org. Mezuan zehaztu egin beharko duzue Liburujatun lehiaketarako dela (Liburutegiak mezua jaso duela baieztatuko dizue beste mezu baten bidez).

LIBURUAK

Partaide bakoitzak (nola A mailakoek eta B mailakoek) 4 liburu irakurri beharko ditu nahitaez: 2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz eta, nahi izanez gero ingelesez bat irakurri dezake.

A Maila
(10-12 urte)
Gaztelaniaz
“LA MARAVILLOSA MEDICINA DE JORGE”
“UN MONSTRUO EN EL ARMARIO”
Euskeraz
“SEBAS LEHIOTIK BEGIRA”
“NUR ETA IRLANDAR GNOMOA”
Ingelesez
“HANNAH AND THE HURRICANE”

B Maila
(13-16 urte)
Gaztelaniaz
“EL MISTERIO DE LA CRIPTA EMBRUJADA”
“EL CAMINO”
Euskeraz
“DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA”
“BOSTAK MISTERIO BAT ARGITZEN"
Ingelesez
"THREE ADVENTURES OF SHERLOCK HOLMES"

SARIAK

Sariak abenduaren 17an emango dira Kultur Aretoan, arratsaldeko 17.00etan.
 
Galderak