Gazte Zentroa

Gazteak Gazte Zentroa

“Gazteentzako baliabide-zentroa"

Non gaude?

Madres Irlandesas enparantzako 4. zenbakian gaude. Gure ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, goizetan 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Gure telefono zenbakia 94 639 13 96 da eta faxarena 94 639 12 88. Gurekin e-mail bidez harremanetan jarri nahi baduzu, idatz iezaguzu oij@zalla.org edo infogazte@zalla.org helbideetara.

Zer egiten dugu?

Gazteentzako Informazio Bulegoa

Gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko informazio eta orientazioa ematea da gure helburua. Bilatzen duzun informazioa aurkitzeko bibliografia eta baliabideak ditugu bulego honetan. Gainera, nahiago baduzu, bilaketa zuk ere egin dezakezu hementxe dugun interneteko zerbitzu publikoaren bidez.
Aisia, helbide interesgarriak, ostatua, bidaiak, multiabentura, lan eskaintzen txostenak, oposizioak, azterketak, probak... Trebakuntza, ikastetxeak, diru-laguntzak, ikastaroak, jardunaldiak, prestakuntza-zikloak, hizkuntzak... Etxebizitza, sariak eta lehiaketak, borondatezko lanak, Europako programak, kultura-jarduerak...
E-mail bidez informazioa jasotzea
Noizbait Zallako Gazte Karneta izan dutenek eta beraien helbide elektronikoa eman diguten lagunek zenbait gairi buruzko informazio guztia jasotzen dute: antolatzen ditugun jarduera guztiak, udalerriko kultura- eta elkartze-eskaintza, lan eskaintzak eta beste gai interesgarri asko. Ez baduzu horri buruzko informaziorik jasotzen, etor zaitez Gazte Zentrora edo bidal iezaguzu mezu bat infogazte@zalla.org helbidera.

Gazte zentroa

Zallako Gazte Karneta

14tik 25 urtera bitarteko Zallako gazteek txartel hau doan lor dezakezue Gazte Zentroan. Karnetari esker, beherapen eta abantailak izango dituzu udaleko ikastaro eta jardueretan, Zalla Zine-Antzokian, kiroldegian, pilotalekuan eta ekimen honi atxiki diren Zallako saltoki askotan.

Txartelak egitea

Aipatutako Zallako Gazte Karnetaz gain, Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC), Nazioarteko Irakasle Txartela (ITIC), Gazteentzako Nazioarteko Bildaia Txartela (ISTC) eta aterpekide agiri mota guztiak (gazteentzako, helduentzako, taldeentzako eta familientzako).

Elkarteentzako laguntza

Bulegoan elkarte bat sortu eta kudeatzeko aholkuak emango dizkizugu, baita Zallako gaztediarentzak interesgarriak diren jarduerak egiteko laguntza zehatzak ere.

Udalekuak, ludotekak eta udako egonaldiak

Udan Aldundiaren «Udalekuetan» eta «Uda Gaztean» eta Auzolandegietan egonaldiak egiteko programei buruzko aholkuak eman eta eskaerak bideratzen ditugu. Horrez gain, Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dituen udaleku irekietan eta ludoteketan ere izena eman dezakezu.

Hainbat ikastaro eta jarduera egitea eta horietan parte hartzea

Urtean zehar, bulegoak bere ikastaro propioak egiten ditu eta elkarlanean aritzen da beste zenbait jardueratan: kontzertuak, gazteentzako jarduerak, lehiaketak eta abar.

Gazte Zentroa Abian

Gazte Zentroa Abian Zallako Mimetiz pilotalekuaren behealdean dago eta bertan gazteek jolasteko, irakurtzeko, ikastaroetan parte hartzeko eta zenbait jardueretan esku hartzeko aukera dute. Ordutegia urteko sasoien arabera aldatuz doa 12tik 18 urtera bitarteko gazteen beharrei moldatu ahal izateko. Bertako ekipamenduari esker, Gazte Zentroa Abian aisialdirako zein ikastaroak egiteko gune egokia da, ikastaroak askotarikoak izan daitezkelarik: eskulanak, sukaldaritza, argazkilaritza digitala...