Udalaren helburua da jendeari parte hartzeko eta prozesu hau gauzatzeko arrazoiak ematea eta gure gardentasun konpromisoa berrestea. Hori dela eta, Zallako biztanleak partaide egin nahi ditugu.
Herritarren parte-hartze prozesu hau gauzatzeko, hiru fase proposatzen ditugu:
Zuen proposamen eta iradokizunak ENTZUTEA honako
kanal hauen bidez:
- Facebook-eko iruzkinak (nagusiki ekintza ludiko,sozial eta kirol-ekintzetarako)
- zallainfo@zalla.org posta elektronikoa, iradokizunak
eta kexak igortzeko.
- info@zalla.org posta elektronikoa, hedatu beharreko
ekitaldietarako.
- Ordenantzei buruzko iruzkinak jasotzeko posta
elektronikoa: ordenanzas@zalla.org
- Udaletxeko sarrera-erregistroa (paper edo web bidez).
- Auzokideen batzarrak, “Zalla eraikiz” proiektuan
sartutakoak. Batzar horietan, auzoz auzo jasoko dira
zuen iradokizunak.
LAN EGITEA:
Hartzen ditugun erabakiak kide anitzeko organoen aktetan edo bideoetan ikusi ahal izango dituzu:
JAKINAREN GAINEAN JARTZEA:
Horietan, honako hauei buruzko informazioa emango da: Bideratze Plana, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eta erritarren sektore ezberdinentzat garrantzitsuak diren beste gai batzuk.