Kokapena

Zallako Udala Enkarterriko eskualdean kokatuta dago, Salcedo Haranean hain zuzen ere, Bilbotik mendebalderantz 24 km-tara. Itsasoaren mailaren gainetik 96 metrotara dago eta 31,03 km² ditu Kadagua ibaiaren bi aldeetan. Bertako geologiak kubeta-itxurako erliebea osatzen du herria iparraldetik zein hegoaldetik inguratzen duten mendi lerro higatuak direla eta. Hori dela eta, Kadagua ibaiaren bi ertzetan zehar hedatzen den lautada zabal bat agertzen zaigu begien aurrean, mendiz inguraturik.

Interesgarria

  • Kale-izendegia
  • Burdinmendi
  • Euskadi, Goza ezazu
  • Euskalmet
  • Nekatur