Ondare monumentala

Terreros Dorrea 

Linaje zaharreko oinetxea Zallako La Herrera auzoan kokatua,Terreros-eko lekuan zehazki. Enkartazioetan hobeto gordetako dorreetako bat dauka, eta defentsarako ereikuntzaren adibide bikaina da. Delako dorreak, gaur egun 20 bat m-tako altuera duenak, mendeetan zehar bakarrik galdu ditu kuboak eta almenak, baita inguratzen zuten harresi eta hesi lerroak ere.

Terreros etxe hau López García de Salazar kronistak aipatzen du "Bienandanzas e Fortunas"-en bere jabeek Bandeetako Gerretan oso gogotsu parte hartu zutelarik. Dorre zaharraren lehengo jabea, Ochoa Galíndez de Terreros, leinuetako gerretan hil zen 1388an.
 Bere semea Juan Galíndez I de Terreros-ek, Inés de Salazar y Zamudio andrearekin ezkonduak ( Salazar de Muñatones Jaunaren alabaJ, fundatu eta ereiki zuen gaur egun gordetzen den dorrea 1420an. Bere hormetan ez dauka armarririk, baina Terreros jaun-andreek irabazitako nobletasun-agiriengatik jakin daiteke harrizkoa egon zela, Iñigo de Terreros Mendoza jaunaren Kaperatasunean azaltzen denez Monzón-go Gorteek emanda. Terreros Dorreak, La Herrera-ko monumentu multzoa osatzen du, Urrutia Jauregia eta La MellakoSan Antonio Baselizarekin batera.