Albisteak

 

Zallako Udalak, 2012ko urtarrilaren 4an, basogintzako teknikari bat kontratatzeko lan eskaintzari buruzko informazioa argitaratu zuen. Baina defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Dekretua indarrean sartu denez, udal korporazioei mugatu egin zaie 2012rako aldi baterako langileak kontratatzea. Neurri honen ondorioz, atzeratu egingo da Udalak basogintzako teknikari bat kontratatzeko duen aukera.

Lan eskaintza

Zallako Udalak aurreikusita dauka Udalaren mendi sailaren baitan basogintzako teknikari bat kontratatzea honako zerbitzu hauek egiteko:

  • Udalarenak diren lursailen inbentarioa egitea .
  • Udalaren bide publikoen inbentarioa egitea .
  • Lursail pribatuekin partzuergoan dauden Udal lursailei buruzko espediente guztiak berraztertzea eta eguneratzea (kanon bidezko lursailak) .
  • 2012an jarraipena egitea landa ingurunean emandako obrarako lizentziei dagokienez .
  • 2012an Udaleko bide publikoen erabilera zaintzea eta kontrolatzea .
  • 2012an erabilera publikoko mendien kudeaketan laguntza ematea.

Baldintzak:

Beharrezkoa izango da basogintza edo nekazaritza adarreko Lanbide Heziketako Goi Mailako titulua, ingeniaritza teknikoa edo goi mailak ingeniaritza izatea (FPII edo goi mailako prestakuntza zikloa).

Oharra ikusi (Pdf 949Kb)